Bi pertsona zauritu dira Ibaetan izandako istripu batean
Istripu bat gertatu da astearte eguerdian Ibaetan, Tolosa hiribideko 27. zenbakiaren inguruan. Auto batek autobusentzako erreitik zihoan moto batekin talka egin du, autoak Antonio Gaztañeta kalerantz biratu duenean. Istripuaren ondorioz, bi pertsona zauritu dira, baina zauri arinak dituzte eta han bertan artatu dituzte, udaleko iturriek azaldu dutenez.
Gertakaria dela eta, Udaltzaingoak eta mugikortasun agenteek Tolosa hiribideko bi erreietako zirkulazioa itxi dute, Erdialderako noranzkoan.


