Loiolako kuartelen proiektua Ministro Kontseilura bidean da
Loiolako kuartelak. Joseba Parron San Sebastian Eneko Goia alkateak adierazi duenez, Loiolako kuartelen proiektua Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseilura iristeko bidean da. Orain dela aste batzuk alkateak kezka azaldu zuen Espainiako Gorteetarako hauteskundeen emaitzek proiektuan izan zezaketen eraginez, kuartelen lursaila erosteko sinadura atzeratzen ari baita. “Egia esan, ez dakit zer gertatuko den uztailaren 23tik aurrera”, esan zuen orduan Goiak.
Astearte honetan Tokiko Gobernu Batzordea bildu ondoren egindako prentsaurrekoan, ordea, “Ministro Kontseiluaren zain” daudela aipatu du alkateak: “[Margarita Robles] Espainiako Defentsa ministroak duela hamabost egun esan zidan abisatuko zidala gaia zein asteartetan jorratuko duten”.


