Villa Salia gaitzeko lanak esleitu ditu udalak
(Argazkia: Beñat Parra) Tokiko Gobernu Batzordeak Villa Salia gaitzeko lanak amaitzeko kontratu esleitu du. Jai Alai kaleko 17. zenbakiko eraikina etxerik gabeko pertsonentzako eguneko zentro bat bihurtzea aurreikusten du udalak —egun, Ondarretako Uraren Etxean ematen du zerbitzu hori—.
Kontratua Altuna y Uria eraikuntza enpresari esleitu dio, 1,4 milioi euroren truke; lanak zortzi hilabeteren buruan gauzatu beharko dira.


