Kresala Zineklubak abuztu bukaeran ekingo dio denboraldi berriari
Kresala Zineklubak abuztuaren 29an emango dio hasiera ikasturteari. Ohi bezala, saioak asteartetan izango dira, Trueba zinema aretoetan, 19:30etik aurrera. Denboraldiari ekiteko, zineklubak Berdreymi (Beautiful Beings) film islandiarra eskainiko du. Pelikulak Valladolideko Seminci jaialdian gazteriaren saria irabazi zuen iaz.
Irailaren 5ean Under the Fig Trees filma proiektatuko dute. Pelikula tunisiar hori nazioarteko film onenaren Oscar sarirako lehiatu zen. Hilaren 12an Medusa Deluxe filmaren txanda izango da. Irailarekin amaitzeko, Bon Joon-ho zinemagile hegokorearraren opera prima berreskuratuko dute Kresalako kideek: Flandersui (Barking Dogs Never Bite).
Jarraian, lau film horiek aurkezteko zineklubak zabaldu duen bideoa: