Aste Nagusia Antiguara iritsi da
Gaur goizean (hilak 15) Antiguan eman diote jarraipena Aste Nagusiari, Matia kalean. Askotariko jarduerak egon dira bertan, adin guztietarako aproposak. Haurrek puzgarriak, jolasak eta pedaldun autoak izan dituzte aukeran. Bestalde, Gaskoinia plazan eskulangintza azoka jarri dute, eta VI. Legatza saltsa berdean lehiaketa ere jokatu da, trikitia eta panderoez lagunduta.
Jarraian goizak emandako irudi sorta: