Eskifaia kofradiak antolatuta, gazte kuadrilla ugari elkartu dira astearte arratsaldean Zuloaga plazan, kuadrillen jolasetan lehiatzeko.
'Baginaren bakarrizketak' antzezlana eskainiko dute Intza Alkain, Itziar Urretabizkaia eta Ainhoa Etxebarria aktoreek hilaren 17tik 20ra Antzoki Zaharrean. Eve Enslerrek idatzitako obra da, eta euskarazko egokitzapen hau Begoña Bilbao Lejarzegik zuzendu du, Txalo ekoiztetxeak ekoiztuta.