Sardiñerenak izan dira kaia eta Parte Zaharra
Sardiñeren kofradia euren egun handia ospatzen ari da astearte honetan, eta indartsu hasi dute eguna, Kalequeer kalejirarekin. Kaitik abiatu dira eguerdian, bozgorailuetatik entzuten musika dantzatuz eta Parte Zaharra girotuz. Hainbat geldialdi egin dituzte, eta vogue estiloko dantza ikuskizunak eskaini dituzte, jai giro ederrean.
Ondoren, Lasta gunera joan dira, eta herri bazkari jendetsua egin dute sardiñera ugarik. Itxura ederra zuen paella jan dute, gauerako indarrak hartzeko, baten batek eguna ondo luzatuko baitu, ziur.
Jarraian, Kalequeerreko hainbat une biltzen dituen bideoa eta bazkariko irudi bilduma: