Txikiak, handiak eta erraldoiak batzen diren lekua
Gaur ere buruhandiak eta erraldoiak kalera irten dira, haurren gozagarri. Jaieguna zenez, jende andana elkartu da Erdialdeko kaleetan, eta erraldoiek eta buruhandiek lanak izan dituzte ibilbidean zehar tokia egiteko. Larramendi kaletik atera dira, 18:00etan, eta, besteak beste, Hondarribia kaletik, Bilbo plazatik eta Gipuzkoa plazatik igaro dira, harik eta Zuloaga plazara iritsi diren arte, San Telmo museoaren parera, hain zuzen.
Ibilbidean zehar ateratako bideoa eta argazkien bilduma jarraian ikusgai: