Ubarroiek Grosera eraman dute Aste Nagusia
Ubarroiak kofradiak Grosen eman dio jarraipena Aste Nagusiari. 10:30ean zuten lehen hitzordua, umeentzako jolasak prestatu baitituzte ordu horretan. Zurriola hondartzan urarekin jolastu dira, eta 12:00etan trikipoteoa abiatu dute hondartzatik bertatik, auzoko kaleetan barrena. 14:30ean Txofre plazan elkartu dira denak, jolasten eta dantzatzen gastaturiko energia berreskuratzera, oraindik Aste Nagusi asko geratzen baita aurretik. Arratsaldean Zuttik elektrotxarangak berotuko du giroa, 17:30etik aurrera.
Jarraian goizak eman duena iruditan jaso du Joseba Parron San Sebastian argazkilariak: