40 marmoka eta hiru karabela portuges atera dituzte astelehenean badiatik
40 bat marmoka erretiratu zituzten atzo (hilak 21) Ondarreta inguruko uretatik, eta hiru karabela portuges Kontxatik eta Aquariumen eta irlaren arteko tartetik. Udaleko iturriek azaldu dutenez, ziurrenik egunotan uretan erregistratu diren tenperatura altuen ondorioz iritsiko ziren marmokak badiara, baina ez dute ziztadarik egiten.
Hala ere, Kontxan bandera berdea jarrita egon zen arratsalde osoan, izan ere, gogoratu behar da protokoloa aldatu zuela udalak, bainua gutxiagotan debekatzeko. Hain zuzen ere, ziztada bat erregistratu eta ziztada egin duen karabela portugesa uretatik erretiratzerik ez dutenean; ziztada egin duena ez ezik, ale gehiago ikusi dituztenean eta karabela portuges kopuru jakin bat baino gehiago ikusten dutenean (Kontxan eta Zurriolan hamabost, Ondarretan hamar eta irlan bi) debekatzen dute bainua orain.