Clara Azurmendik agur esan dio Munduko Badminton Txapelketari
Clara Azurmendi donostiarrak ezin izan du Munduko Txapelketako lehenengo partida irabazi, Wen Chi Hsuren aurka galdu ostean. Kopenhagen (Danimarka) jokatzen ari den Munduko Badminton Txapelketan, donostiarra ez da fin aritu eta agur esan dio txapelketari. Partida hasiera gogorra izan zen donostiarrarentzat, eta lehenengo partziala 21-10 galdu zuen.
Bigarren partzialean, Azurmendik bere jokoa hobetu zuen, eta hirugarren partziala jokatzeko aukerak izan zituen. Azkenean, partidak iraun zituen 38 minutuak gogorrak izan ziren, eta azkenengo puntuak Taiwango jokalariaren aldekoak izan ziren; 23-21 izan zen bigarren partzialeko markagailua. Bi partzialak galdu ostean, donostiarrak ez du hurrengo faserako txartela eskuratu, eta etxera itzuliko da hurrengo txapelketak prestatzeko.