Manteo eta Zemoria parkeen aldeko martxa «arrakastatsua» izan da

Atzo antolatutako martxa. (Argazkia: Uliako auzo elkartea)

Atzo arratsaldean, hilak 29, Manteo eta Zemoria parkeen aldeko martxa egin zuten Uliako auzo elkarteak deituta. Zu gabe, parkeak kentzen dizkigute lelopean, 830 lagunek egin zuten bat elkarteak luzatutako deialdiarekin. “Abuztuko azken egunetan egon arren, eta inguruabarrak kontuan hartuta, 800 auzokide ausart baino gehiago altxatu dira gure parke maiteen defentsan”, adierazi dute antolatzaileek. Hori dela eta, martxa “arrakastatsua” izan zela nabarmendu dute.

Protesta 19:30ean hasi zen Okendo Kultur Etxetik, eta udaletxerainoko bidea egin zuen. Udaletxera iritsi aurretik, ordea, martxak Groseko kaleak zeharkatu zituen, eta Kursaalen dagoen Muka tabernan geldialdia egin zuten. Hain zuzen, Andoni Luis Aduriz sukaldariak kudeatzen du gaur egun jatetxe hori, eta berari zuzendutako gutun bat utzi zuten bertan, parkeak babesten jarraituko dutela adierazteko eta egindako “ekintzak berraztertzeko eskatzeko”.

HITZAkide HITZAkide