24 traineru eta zazpi plaza jokoan iganderako
Urdaibai eta Donostiarra, 2022ko Kontxako Banderako bigarren jardunaldian, lehian. (Argazkia: Joseba Parron San Sebastian) Kontxako Banderarako gizonen sailkatze estropada jokatuko da gaur, hilak 31, eta 24 traineru igandean itsasoratzeko lehiatuko dira. Donostiarrak plaza ziurtatuta duenez, zazpi plaza daude jokoan.
24 traineru hauek lehiatuko dira: Arkote, Urdaibai, Cabo, Orio, Ares, Bueu, Deusto, Elantxobe, Getaria, Hibaika, Hondarribia, Lekeitio, Santurtzi, Kaiku, Lapurdi, Mutriku, Ondarroa, Pasai Donibane, Samertolameu, San Pedro, Tiran, Zarautz, Zierbena, Zumaia.
Aurreikusi daiteke iazko txapeldun eta ligako lider Urdaibai, Hondarribia, Zierbena, Orio erraz sailkatuko direla, eta beste hiru postuengatik gogor lehiatuko dira Cabo, Getaria, Lekeitio eta Ondarroa bereziki, baina baita Pasai Donibane eta San Pedro ere, besteak beste. Denek euren onena eman beharko dute 18:00etan hasiko den estropadan ibilbideko 5.556 metroak ahalik eta azkarren zeharkatzeko.
A taldean Urdaibai, Cabo, Ares, Getaria, Hondarribia, Kaiku, Lekeitio, Ondarroa, Orio, Samertolameu, Santurtzi eta Zierbena ariko dira. B taldean, aldiz, Arkote, Bueu, Zumaia, Deusto, Elantxobe, Lapurdi, Mutriku, Pasai Donibane, San Pedro, Hibaika, Tiran eta Zarautz.

