'Trapuzko panpina' pop musikaren erregina

Bazen behin, 1996. urtean zehazki, Donostian jaio zen musika talde bat. La Oreja de Van Gogh izena jarri zioten, eta Amaia Montero izeneko emakume bat zen taldearen abestiei ahotsa jartzen zien pertsona, 2007an taldea uztea erabaki zuen arte.
Bada Iruñean LKN ezizenez ezagutzen den artista bat, txikitatik La Oreja de Van Goghen musikarekin hazi dena. Inork ez du bere aurpegia ezagutzen, baina berak ondo ezagutzen ditu Monteroren abestiak, eta uda honetan omenaldi bat egin nahi izan dio Donostian, Bilintx kalean Montero pop-aren erregina gisa irudikatuz. Omenaldi horrek ia Donostiako suek baino ospe handiagoa izan du bertakoentzat nahiz turistentzat. Monterok La Oreja de Van Goghen zioen Trapuzko panpina bat zela, baina LKN-k koroa jantzi dio eta ospetsu egin zen lekura itzuli du, Trapuzko panpina lurretik altxa eta merezi duen gurtza egin diezaioten zaleek.