Gizon bat hil da Zurriolako hondartzan
Sorosleak gizona erreanimatzen saiatu dira, baina ezin izan dute haren bizitza salbatu. (Argazkia: Donostiako PSE-EE) 60 urteko gizon bat zendu zen astelehen arratsaldean Zurriolako hondartzan. Udaleko iturriek azaldu dutenez, gizonaren gorpua uretan flotatzen ikusi zuten Ciudad de San Sebastian itsasontzitik, eta abisua eman zuten. Sorosleek gizona uretatik atera zuten eta hondartzan erreanimatzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da, eta udaleko iturriek azaldu dute gizonak trekkingeko arropa zuela jantzita.

