Bi danborrada berri izango dira 2024an

2024ko urtarrilaren 20an bi danborrada berri irtengo dira Donostiako kaleetara: Mamelena eta Gaztelubide Gaztea. Lehena Amara-Loiolako Erribera-Morlans gunean aterako da; bigarrena, berriz, Parte Zaharrean.
Mamelena danborradak izen bereko kultur elkarteari zor dio izena. El Diario Vasco egunkariak jaso duenez, elkarteak hiru urte zeramatzan danborradaren ideiarekin buruan, baina pandemiak atzeratu egin zuen. Bestalde, Gaztelubidek gazte danborrada izango du hemendik aurrera —orain arte helduen eta haurren danborrada izan ditu—. Hala, 14 eta 23 urte arteko gazteek osatuko dute danborrada berri hori.