Gaueko zerbitzu bereziak eskainiko ditu Euskotrenek Zarauzko Euskal Jaia dela-eta

Zarauzko Euskal Jaia dela eta, Euskotrenek trenen zerbitzu berezia eskainiko du irailaren 9ko gauean zehar. Euskotrenek jakinarazi duenez, alde batetik, gaueko trenen zerbitzua eskainiko da Zarautz-Donostia/Amara tartean. Gaueko hemeretzi tren ibiliko dira guztira, zortzi Amaratik irtengo dira eta beste hamaika Zarauztik.
Euskotrenek ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatu die trenez joango diren pertsonei, bai aplikazio ofizialean, eta baita www.euskotren.eus webguneko bilatzailean ere. Halaber, 944-33 33 33 telefonoan eta Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietan ere informazioa jaso dezakete bidaiariek.