Juan Sarastik irabazi du Euskadiko Golf Txapelketa

Juan Sarasti donostiarrak irabazi du 2023ko Euskadiko Golf Txapelketa. Txapelketa Getxon jokatu da irailaren 4an eta 5ean, eta bi jardunaldiak kontuan hartuta, Sarastik erabili ditu kolpe gutxien zulo guztiak osatzeko. Horretarako, bigarren egunean asko zukutu behar izan zuen bere burua, lehen jardunaldiko emaitzak kontuan izanda liderrarengandik lau kolpetara bakoitzekoen. Bigarren egunean, ordea, egoerari buelta eman, eta txapelketa bereganatzea lortu zuen.