Zabaldik dago Emakumeen Etxeko ikastaroetan izena emateko epea

Emakumeen Etxeak 2023-2024ko ikasturteko ikastaroetan izena emateko epea zabaldu du. Eskainitako jarduerak eta ikastaroak hiru multzotan banatzen dira: matraka guneak, formakuntzarako blokeak eta elkarguneak.
Matraka guneetan ikasturte osoko lanketa feminista bat egiten da eta kanpoko proiekzioa duen talde bat sortzen da. Antzerki laborategi feminista eta batukada feminista daude, besteak beste, horien artean.
Formakuntzarako blokeak, aldiz, gai zehatzak lantzeko gune trinkoak dira, diskurtsoak sortuz eta elkar zainduz ahalduntzeko xedearekin. Besteren artean, kolektiboa nola sortzen den berrikusiko dute, eta autodefentsa feminista tailerrak egingo dituzte aurten.
Azkenik, elkarguneetan taldeko laguntza psikologikoa edo kulturartekotasuna lantzeko aukera egongo da. Horiez gain, Emakumeen Etxeak aholkularitza zerbitzua ere eskaintzen du.
Jarduera guztiak doakoak dira, eta izen ematea online egin daiteke lotura honen bidez edo Emakumeen Etxera bertaratuta —irailaren 17ra arteko epea dago—.