Badiako igerialdia eta Urgulleko krossa egingo dituzte larunbatean
Badiako zeharkaldia egingo dute larunbatean, hilaren 9an, 11:00etan. 1943tik Donostian egiten den igeriketa proba klasikoa da, Gipuzkoako zeharkaldien ligako azken proba. Ibilbide zirkularra nautikoko ontziralekuan hasi eta amaitzen da, guztira 2.220 metrorekin. Proban parte hartzeko izen ematea itxita dago dagoeneko.
Horrez gain, egun berean Urgulleko XXI. krossa egingo da. Lasterketak bi modalitate desberdin eta bi ibilbide izango ditu. Haurrentzako lasterketa 1.300 metrotakoa izango da eta 11:30ean hasiko da. Parte hartu nahi dutenek Jacques Costeau plazan (Aquarium ondoan) 10:30–11:15 artean izena eman beharko dute eta dortsalak banatuko zaizkie. Haurrentzako modalitate hau 10 eta 14 arteko neska-mutilentzako izango da. Lasterketa bukatu ondoren parte hartzaile guztientzat sariak izango dira.
Helduentzako froga (4.250 metro) Gipuzkoako Argazkilari elkartearen egoitzatik aterako da. Parte hartzaileek han bertan izena eman eta dortsalak jaso beharko dituzte 11:15 – 11:45 artean. Lasterketa 12:00etan hasiko da. Modalitate hau 14 urtetik gorako lagunentzat izango da. Lasterketa hau bukatu ondoren hamaiketako bat eskainiko da.