Bisita gidatuak eskainiko dituzte hilaren 14tik 17ra Donostiako arte galerietan
Irailaren 14tik 17ra Irekiak Gallery Weekend egitasmoa egingo dute hirugarrenez Donostian. Lau egunez, hiriko arte galeriak zabalik egongo dira eta bisita gidatuak antolatuko dituzte arte garaikidea hiritarrei hurbildu eta galerien lana kultura sortzaile eta sustatzaile gisa ikusarazteko asmoz. Proiektua Donostiako Arte Galeria Garaikideen Elkarteak (DAGGE), Tabakalerak eta Donostiako Udalak sustatzen dute.
Egun horietan zehar, Altxerri, Arteko, Arteztu, Cibrian, Ekain, Villa Magdalena, Tabakalera eta Kursaal aretoak bisitatu ahal izango dira. Galeriak 11:00etatik 20:00etara egongo dira zabalik.
Jarraian, programa ikus dezakezue, egunez egun:
Irailak 14, osteguna
19:00 Galerien irekiera
20:30 Tabakalerak sustatutako eta Playmodesek garatutako Gradients obraren inaugurazio proiekzioa Kursaaleko fatxadan.
Irailak 15, ostirala
16:00 Bisita gidatua (gaztelaniaz). Ibilbidea: Arteko > Cibrian > Altxerri
20:30 Tabakalerak sustatutako eta Playmodesek garatutako Gradients obraren proiekzioa Kursaaleko fatxadan.
Tabakalerako That Time. Arte Ederren Bilboko Museoa-Tabakalera eta El sueño de la Sultana erakusketak ikusgai egongo dira 12:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Irailak 16, larunbata
11:00 Bisita gidatua (euskaraz). Ibilbidea: Arteko > Cibrian > Altxerri
11:00 Bisita gidatua (gaztelaniaz). Ibilbidea: Arteztu > Villa Magdalena > Ekain
16:00 Bisita gidatua (euskaraz). Ibilbidea: Arteztu > Villa Magdalena > Ekain
16:00 Bisita gidatua (gaztelaniaz). Ibilbidea: Arteko > Cibrian > Altxerri
20:30 Tabakalerak sustatutako eta Playmodesek garatutako Gradients obraren proiekzioa Kursaaleko fatxadan.
Tabakalerako That Time. Arte Ederren Bilboko Museoa-Tabakalera eta El sueño de la Sultana erakusketak ikusgai egongo dira 12:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Irailak 17, igandea
11:00 Bisita gidatua (euskaraz). Ibilbidea: Arteztu > Villa Magdalena > Ekain