Euskotrenek zerbitzu berezia eskainiko du igandean Kontxako estropadak direla eta
Euskotrenek Zarautz eta Amara arteko ohiko tren zerbitzua indartuko du datorren igandean, irailaren 10ean, Kontxako estropadak direla eta. Goizetan trenen ohiko maiztasuna -orduro bat- lau irteera berezirekin osatuko da Zarauzko geltokitik 9:20, 9:38, 10:38 eta 11:24an. Tren horiek ohiko geltoki eta geralekuetan geldialdia egingo dute.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944-33 33 33 telefonoan eskatu dezakete. Gainera, Euskotreneko langileekin zerbitzatzen diren geltoki eta geralekuetan ere informazioa jaso daiteke.