Robert Plantek kontzertua eskainiko du igandean Saving Grace taldearekin
Robert Plantek, Led Zeppelin taldearen sortzaile eta abeslariak, Kursaal Eszenaren denboraldi berria irekiko du igandean, 19:30ean, Saving Grace taldea lagun duela Kursaal Auditorioan.
Robert Plantekin batera ariko diren musikariak dira: Suzi Dian abeslaria, Oli Jefferson (perkusioa), Tony Kelsey (mandolina eta gitarra baritono eta akustikoak) eta Matt Worley (banjoa, gitarra baritonoa eta akustikoak eta cuatro-a).
Rock musikaren historiako abeslari onenetakotzat hartua da Plant, eta musikari askorengan eragin nabaria izan du, hala nola David Lee Roth, Freddie Mercury, Tori Amos eta Axl Roserengan.
Robert Plant & Saving Grace taldeak hiru kontzertu baino ez ditu iragarri irailean estatuan: Donostian aritzeaz gain, Ourensen (irailaren 9an) eta Bartzelonan (irailaren 12an) ere joko dute.
Kontzerturako sarrerak Kursaaleko leihatiletan eta kursaal.eus webgunean eros daitezke.