Kontxako Banderako bigarren igandea, iruditan
Bukatu da 2023ko Kontxako Bandera, eta, urteroko legez, kirol ikuskizuna eta giro ona izan dira nagusi. Donostia Arraun Lagunakek irabazi du bandera emakumezkoetan, eta Urdaibaik gizonezkoetan.
Kirol lehiatik aparte, klub guztietako zale ugari kaitik, Pasealeku Berritik eta Parte Zaharretik ibili dira joan den igandean zein honetan, jai giro ederraz gozatzen. Jarraian, gaurko egunak emandako irudiak ikus ditzakezue, Joseba Parron San Sebastian argazkilariaren eskutik: