Ezker Anitzak Salvador Allende gogoratu du Bidebietan, haren heriotzaren 50. urteurrenean
Ezker Anitzak oroimenezko ekitaldia egin du gaur Donostiako Salvador Allende parkean (Bidebieta), Salvador Allende presidente txiletarraren heriotzaren 50. urteurrena oroitzeko.
Ekitaldian parte hartu dute Jon Hernandez EPK-ko idazkari nagusi eta Elkarrekin Podemos-IU koalizioko legebiltzarkideak eta Arantza Gonzalez Ezker Anitza-IUko Gipuzkoako koordinatzaile eta Donostiako udaleko ezkerreko koalizioko zinegotziak. Biek nabarmendu dute Allende presidentearen figura, “herri batasunaren eta eskubide eta konkista sozialetan aurrera egitearen erreferente gisa”.
50. urteurren honetan, gogorarazi dutenez, Allende “herri batasunaren ikurra da, gainera, faxismoaren eta oligarkiaren aurkako erresistentziaren sinbolo, indarraren bidez Txilen demokrazia suntsitu zutenen aurrean. Gaur egun ere duintasunaren eta etorkizunaren ikur da. Batasunean lanean jarraitu behar dugu, gaur egun ere eskuinari eta eskuin muturrari aurre egiteko herri honetan “. “Gehiengo sozial langilearentzako eskubideetan eta konkista sozialetan aurrera egiten jarraitu behar dugu, koalizio-gobernuaren aurrerapenak sendotzen jarraitu behar delako guztiontzako bizitza duinak bermatzeko” amaitu dute ezkerreko bi alderdiek.