«Independentziarako indarra biltzeko» mobilizatu dira Donostian
Sortuk deituriko manifestazioa, igandean, Bulebarretik ateratzen. (Argazkia: Sortu) Kontxako Banderako bigarren igandea manifestatzeko aprobetxatu du Sortu alderdi politikoak, “independentziarako indarra biltzeko eta aldaketaren aldeko olatua sustatzeko”. Hain zuzen ere, Sortuko kide Aritz Arzallusek nabarmendu zuen “aldaketaren olatua abian” dela: “Eragiten ari gara, eta orain olatu hori biderkatzera goaz”.
Horrela, Bulebarretik abiatuta, hamarnaka lagunek erdiguneko kaleak zeharkatu zituzten, Independentziarako indarra lelopean. Alderdiak azaldu zuen “Euskal Herrian ziklo politiko berri baten zantzuak gero eta nabarmenagoak” direla, maiatzaren 28ko eta uztailaren 23ko hauteskundeetako emaitzei erreferentzia eginez.

