Zinemaldiko programazioa aurkeztu dute
Estibaliz Urresolaren '20.000 especies de abejas' filmak irekiko du Zinemira saila. 71. Zinemaldiak programazioaren berri eman du. Irailaren 22tik 30era, hamaika proposamen egongo dira zinemaz gozatzeko eta hainbat pertsona ezagun Donostian ikusteko. Ostiralean iragarri zuen zinema jaialdiak Hayao Miyazakik jasoko duela aurtengo hirugarren Donostia saria —beste bi saridunak Javier Bardem eta Victor Erize izango dira—. Hala ere, ez Miyazaki eta ez Bardem ez dira Donostian izango —Miyazakik birtualki jasoko du saria; Bardemek, berriz, 2024an—.
Orotara, 628 emanaldi antolatu ditu Zinemaldiak. Zuzendari Berriak saileko Carefree Days filmaren proiekzioa izango da emanaldi horietan lehena, eta Horizontes sariak itxiko du programazioa.

