Helduentzako bertso eskola antolatu dute Bagera eta Bertsozale elkarteek
Donostiako Bagera Euskaltzaleen Elkarteak eta Bertsozale elkarteak helduentzako bertso eskola antolatu dute, ikasturte osorako. Beñat Gaztelumendi Añorgako bertsolaria izango da irakaslea, eta hilaren 27tik ekainaren 12ra eskainiko dute bertso eskola. Bi talde egongo dira asteazkenero Bagera Elkartean, hasiberrientzat 18:00tatik 19:00tara eta gainontzekoentzat 19:00tatik 20:00tara. Izena emateko, Bageraren webguneko galdetegia bete behar da, eta 65 euro balio ditu izen emateak.