70 bat marmoka txiki jaso dituzte Donostiako hondartzetan
Donostiako uretan marmoka txiki ugari agertu dira azken orduotan. Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, 70 bat jaso dituzte itsasertzean, eta hamabost bat ziztada arin erregistratu dituzte asteazken arratsaldetik ostegun goizera. Horregatik, bandera horia jarri dute hiriko hondartza guztietan. Pelagia noctiluca espezieko marmokak dira, ez karabela portugesak.