Ibaeta Basketek Euskal Kopako lehenengo neurketa jokatuko du
                    Maria España, Ibaeta Basketeko jokalaria.                 Ibaeta Basketek denboraldiaurrearekin jarraitzen du, eta Euskal Kopako lehenengo partida jokatuko du ostegun arratsaldean. Araskiren aurka jokatuko du, Durangon (Bizkaia), 19:00etan. Denboraldiaurreko bigarren garaipenaren bila joango dira donostiarrak, eta igandean Gernikaren aurka jokatuko dute.
Taldea indartu egin da 2023-2024ko denboraldirako, zortzi fitxaketa egin baitituzte: Laura Westerik, Dulcy Fankam, Gracia Alonso de Armiño, Jewel Tunstull, Becky Massey, Erin Whalen, Alba Prieto eta Lara Gonzalez. Bestalde, Yurena Diaz eta Maria España kapitainen kontratuak berritu ditu.
								
								
							
					
		        	

