Bengorekin batera, kanta freskoa kaleratu du Sara Zozayak
Kanta fresko eta itsaskor batekin etorri da oraingoan Sara Zozaya donostiarra (Amara, 1995). Ohituta gaituen intimitatetik apur bat aldendu eta soinu garaikideago eta poperoago batekin, indar eta intentsitate olatu ezberdinetako kanta egin du.
Berarekin aritu da Bengo kantari oiartzuarra, eta bien arteko indarren kontraste eta oreka da Maitia hau.
“Bukatzen bada zertarako da, naizen erdi hau? Erdi bat Nara“, esaten du Zozayak une batean. Bada, Nara da urrian kaleratuko duen disko berriaren izena.
Hainbat esanahi ditu hitzak –tartean, Japongo hiri ba dat–, baina Sara gehi ‘n’ letra elkartzetik dator. Azaldu duenez, “Sara eta bere bizitzan zehar izandako bizipenengatik izandako ikuspegia batuta sortzen da Nara”.
Urriaren 20ean kaleratuko du, beraz, lan luzea, eta, bitartean, honakoa da hirugarren aurrerapena.