Liherrek hortzak erakutsi ditu bere azken bideoklipean
Kanta berri bat kaleratu dute Liher donostiarrek, erritmo gogor eta melodia ederrez josia. Oraingo honetan Sua taldeko Ane Barrenetxearekin egin dute kolaborazioa.
Joan den otsailean argitaratu Eramaten argitaratu zuten, askoz doinu lasaiagoan. Sarean esan dutenez, tarteka behar da amorrura itzuli. Amorruaz hitz egiten baitu azken singleak. Zuri beltzean bideoklip ederra egin du Ane Berriotxoak, Badator ekoiztetxearekin.
Zabaldu duten mezuan, zerbaiten despedidaz hitz egin dute, zehaztu gabe zertaz:”Tartetxo batez zuekin jarraitu eta gero agurrak etorriko dira; baina gauza bakoitza bere momentuan, ez gara aurreratuko”. Adi jarraitu beharko donostiar laukotearen berriei.