Tabakalera, Tabakalera, Tabakalera
Tabakalera, Tabakalera, Tabakalera, Tabakalera [Ben Yarten Dia de paga ahots tonuarekin irakurtzeko]. Hau da marka, auzoko eraikin handienaren markaz behar direla josi lurrak eta paretak. Nor dago, bada, galduta, behar duela mapa?
Tabakalera, Tabakalera, Tabakalera. Auzoaren erdian erakarri nahi kanpotarrak, baldin eta soilik baldin, diruz badatoz blai —edo badiren artistak oso guai—. Kanpotarrak badira behartsuak, zentroko ateak irekita dituzte goizean, Udaltzaingoarenak eta Ertzaintzarenak, arratsaldean.
Tabakalera, Tabakalera, Tabakalera. Auzoaren erdian, eta auzotik hain urrun. Diru publikoz eta etxe kaleratzaileen diruz, sustatzen prekarietatea eta arrazakeria erruz.
Tabakalera, Tabakalera, Tabakalera. Ate horien barrura ez dira sartzen jaietako soinuak, doinuak eta algarak. Ez da entzungo soinu instalazioetan, kalean gora, kalean behera, egunotan entzuten den ereserkia: «Egia dela bizipozaren herria / Egian dela umore ona edonon / ez dugu nahi guretzako auzo berri bat / Egia ez den beste inon».