Illunbeko aparkalekua zabalduko dute arratsaldean, Txapeldunen Ligako partida dela eta
Illunbeko eremua.Irutxuloko Hitza Udalak jakinarazi duenez, Illunbeko aparkalekua zabalduko dute arratsaldean, Realak Inter Milanen aurka Anoetan jokatuko duen partidarako. Aparkalekua 18:00etan zabalduko dute –partida baino hiru ordu lehenago–, eta 00:00ak arte egongo da zabalik, partida amaitu eta ordubete igaro arte.


