“Duela mende erdi, Jose Luis Zumeta artistak bere lanik ikonikoena utzi zigun bere herriaren bihotzean: Usurbilgo frontoian. Egun bi pilotari-margolarik kolore festa bat ospatu dute bere omenez”. Honela aurkeztu dute hainbat usurbildarrekin batera grabatutako film laburra, asteburuko Xumetik herri jaialdian estreinatuko dute, bitan. Lehenbizi, sortze lan honen irudiak grabatu ziren eremuan bertan, Zubietako errebote plazan. Biharamunean, Mikel Laboa plazan. Bi proiekzio egunotan, bere zuzendari Oskar Alegria izango da. Ostiraleko saioan, Peru Galbete artistak kontzertua eskainiko du bere taldearekin.
Tailerrak, herriko sortzaileen gidaritzapean
Larunbatean, 11:00etan, Mikel Laboa plaza arte plastikoen erakusleihoan bilakatuko dute. Hainbat tailer iragarri dituzte herriko sortzaileekin. Honako hauek: Buztin tailer askea Buztinzulokoen eskutik; ‘KOlore-COllage’ Susana Martinekin; ‘Zirrimarraka’ Joseba Larratxeren eskutik; ‘Animaltzen’ Zorione Mendezekin; ‘Zumetaren kalejira’ Monika Zumeta eta Nekane Alduntzinekin; eta, azkenik, Usoa Zumetak serigrafia postua jarriko du.
18:00etan ‘Usurbil Museo Irekia’ ekitaldi berezia abiatuko da, Irune Etxabe trikitilaria eta Maddi Aburruza panderojolearekin. Bidean zehar, Zumarte Abesbatzaren, Kimu Txalaparta taldearen eta Ximona ta Doloxen saioaz gozatu ahalko dugu.
Muralari buruzko gogoetak
Ibilaldiaren ostean, gaueko 22:30etan hasita, Zumetaren muralari buruzko gogoetak dantzaren, antzerkiaren eta musikaren bidez aurkeztuko dizkigute. Herrikideok bideraturiko auzolan erraldoiari esker gauzatu da ekimena.
Musika zuzendaria: Antton Aranburu. Gitarra: Natali Izagirre eta Haritz Harreguy. Baxua, sintetizadorea: Beñat Urteaga. Saxofoia: Alazne Begiristain. Bateria, pad-ak: Enara Eizagirre. Pianoa: Ixak Arruti. Biola: Maialen Azkue. Biolina: Itxaso Sanchez. Aztarrikant: Mattin Iribar, Imanol Furundarena, Maddi Egizabal, Aitor Zabaleta, Itxaso Sanchez, Unai Azpiroz eta Mattin Aierbe. Ahotsa: Peru Galbete, Malen Azpiazu, Jon Imanol Etxabe, Maddi Zuloaga,Luken Arkarazo eta Anuk Harreguy. Txalaparta: Kimu taldea. Dantza: Orbeldi Dantza Taldea. Dantza bertikala: LaGlo Zirko. Dantza garaikidea: DAB konpainia. Txoriaren diseinua: Jokin Eizagirre. Gidoia: Ugaitz Agirre. Muralaren ahotsak: Jontxu Martinez eta Ainara Ullate. Teknikariak: Soinua Gara. Haiekin batera, hitzorduan parte hartuko dute Ibai Arrieta argazkilariak eta Haritz Arrizabalaga zein Mikel Oiarbide kamerariek. Jaialdiko kartela eta eskuorria Malen Aierbe Zubeldiak diseinatu ditu.