1.000 poltsa egiteko erabiliko da Zinemaldiko alfonbra gorria
Ordu batzuk baino ez dira falta Donostiako Zinemaldiaren 71.edizioari hasiera emateko, eta dagoneko prest dute izarrak zeharkatuko duten 180 metroko alfonbra gorria. Aurten, hirugarren urtez, Gipuzkoako Elikagaien Bankuak berrerabiliko dituen mila poltsa egiteko birziklatuko dute 1.840 m2-ko moketa gorria.
José Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariaren aburuz, garrantzitsua da “Zinemaldiaren objektu ikonikoetako batek, alfonbra gorriak, herritarrei birziklatzeko eta baliabideak aprobetxatzeko mezu argia helaraztea”. Gauzak horrela, Zinemaldia amaitutakoan, moketa gorria Gipuzkoako Elikagai Bankuari emango zaio, banatzen dituzten produktuen euskarri gisa erabili ditzan. Birziklatzeko eta poltsak fabrikatzeko prozesua, ordea, Emaús Gizarte Fundazioaren Donostiako “Sin desperdicio” enpresak egingo du.