Sei euskal artista, musika elektronikoaren eta naturaren mugak aztertzeko
Kutxa Fundazioak, Dantzen lankidetzarekin, musika elektronikoaren mugak aztertuko ditu Kluba aretoan sei ekitaldi hibridoko zikloan.
Kutxa Fundazioak eta Dantzek sei euskal artistez osatutako ziklo “hibrido” bat antolatu du Natura Elektronikoa izenpean. Bertan “musika akustiko eta sintetikoaren arteko mugei buruzko eztabaida” ireki dute.
Artista abangoardista edo esperimentalak biltzen ditu, hala nola, Xabier Erkizia, Euskal Herrian nazioartean proiekzioa duen artista, Mursego konpositorea, beste gauza askoren artean, hainbat soinu bandaren egilea, tartean Goia saria eman ziona 2020ean. Peio Erramouspe lapurtarrak irekiko du urriaren 14ean, Haira proiektuarekin, tradizioa eta abangoardia nahastuz. Azaroaren 3an Divorce From New York donostiarra arituko da.
Sumendien soinuak eta irudiak, sinestesia, izarren fusio nuklearra, aldi berean perkusio-tresna diren eskulturak, jazz-soinu sanplerrak, euskal folkloreari begirada berriak, instrumentu akustiko eta digitalen inprobisazioa dira egingo diren proposamenetako batzuk. “Guzti hau soinuaren jatorria eta bilakaera apur bat hobeto ulertzeko ahalegina da”, antolatzaileen arabera.
PROGRAMA:
10/14 HAIRA
11/3 DIVORCE FROM NEW YORK
11/4 XABIER ERKIZIA
11/25 RRUCCULLA
12/2 MURSEGO
12/15 FUSIÓN 2.0