Telefonicaren Donostiako egoitzan elkarretaratu dira, joan den asteko bi lan istripu salatzeko
ELA sindikatuak deituta, Telefonicaren Donostiako egoitzaren aurrean elkarretaratu ziren hainbat langile asteazkenean. (Argazkia: ELA) Asteazken arratsaldean hainbat langile Telefonicaren Donostiako egoitzaren aurrean elkarretaratu ziren, ELA sindikatuak deituta, joan den astean gertatutako bi lan istripu larri salatzeko.
Hain zuzen ere, sindikatuak salatu du hilaren 15ean Cotronic enpresako langile bat ospitalera eraman zutela, Gabirian (Gipuzkoa) lan egiten ari zela altuera handi batetik erori ostean. ELAren arabera, aste berean Confetel enpresako langile batek beste istripu larri bat pairatu zuen. Confetel enpresa Cotronicek azpikontratatutakoa dela azaldu du sindikatuak, eta, era berean, Cotronic Telefonicak azpikontratutakoa dela. Horregatik mobilizatu ziren atzo Telefonicaren egoitzan.

