Urteko asmo onak
E, baina bueno, zer gertatu da? Atzo urtarrila, begiak kliskatu, eta iraila da gaur. Ez soilik iraila; udazkena da! Non geratu dira urte berriko asmoak? Egin al dituzu gimnasiora egin asmo zenituen osteratxoen %30? Erretzeari utzi ez dion kuadrillako bakarra izaten jarraitzen al duzu? Apuntatu zara masterrera? Bikotekidearekin plan gehiago egin dituzu? Eta guraso eta aitona-amonekin denbora gehiago pasatzen hasi al zara? Ikusten ez zenuen lagunarekin egoten jakin duzu? Eta parranda gutxiago eta mendi gehiago?
Irailean berreskuratu ditzakegu urte hasierako urteko asmo on heteronormatiboak. Urtaroen aldaketetako aldaketetan sinisten dut nik behintzat. Hofe txikiak badaki: «Denborak gauzak aldatzen ditu. Pero nunca cambian si no lo haces tú».
Autolaguntzan ez dut sobera sinisten, ordea. Nahiago antolakuntza, eta bizitza bizigarriak bizitzeko nagusiei mugak jartzen hastea. Adibidez, egin asmo ditudan asmo onetarako, erretiro adina 18 urtera jaistea beharrezkoa ikusten dut. Eta horrela, iraila, hiriko urteko hilabeterik ederrena, hondartzan eman ahal izatea, eta nautikoan, saltoak eginez. Lapurtu nahi diguten arren, langileon luxu komunala delako udara. Eta laster, udazkena, negua, eta, noski, udaberria.