«Arimarik eta izaerarik gabeko hiria» salatu du Ancorak, Santi17 dendaren itxieraren harira
“Gros auzoko dendarik zaharrenetakoa eta bereizgarrienetako bat gabe geratu gara”, salatu du Ancorak, Groseko Santi 17 dendaren itxieraren harira. Santiago Munarrizek inauguratu zuen, 1920ko hamarkadan, eta etxeko tresnak eta burdineria egiten zituen. Antzinako taula errotuluarekin eta kolore biziko kanpoko arotzeriarekin, bizirik iraun duen salbuespena zen, “donostiarren hainbat belaunaldiren memoria historiko eta sentimentalaren parte izan dena”.
Enrique Munarriz semeak gidatu zuen proiektua, 2020ean, 89 urte zituela, hil zen arte. Lokalak beti eutsi zion hasierako egitura eta estetikari, eta uda honetan desegin egin zen, negozio berri bati ekiteko.
“Donostian, betiko saltokiak sistematikoki suntsitzen ari dira, ez baitago beste udalerri batzuen pareko sustapen eta babes politikarik. Horren ondorioz, gero eta nabarmenagoa den gure hiri ingurunea pobretu eta uniformizatu egiten da”, salatu du Ancorak.
Erabilera aldatzeak, ez luke suposatu behar “intereseko” lokalak suntsitzea Ancoraren ustez, eta, horretako, udalak, hala kategorizatu beharko lukeela uste du elkarteak. Diotenez, uko egin zion udalak, HOEBPBaren berrikuspenean, uko egin zion irauten zuten saltoki historiko urriak katalogatzeari, eta atzera bota zuen Áncorak aurkeztutako babes-eskaera.
2021az geroztik, hainbat establezimendu galdu direla gogora arazi du elkarteak: hala nola. Muebles Eceiza, Erviti, Transportes Lasarte, Calzados El Siglo, La Esperanza, La Casa de las Labores, Bar Barandiaran, Los Italianos, Buenechea y Hernando izozki-denda edo Semillas Elósegui, eta horri gehitu behar zaio Ajuria eta Santa Lucia txurro denda ixtea. “Odoluste amaigabe honek, gure agintarien nagikeriak bultzatua, arimarik eta izaerarik gabeko hiria uzten digu”