Juan Mari Etxabek Donostia Arraun Lagunak entrenatzen jarraituko du
Juan Mari Etxabe entrenatzaileak kontratua berritu du Donostia Arraun Lagunak-ekin, beste denboraldi baterako. Horrela, azken urteotako ibilbide oparoari jarraipena emango diote klubak eta Etxabek.
Azken denboraldian, hain zuzen ere, Euskotren liga eta Kontxako Bandera irabazi dituzte donostiarrek, 2021ean egin zuten moduan. Hurrengo denboraldian garaipen horiek errepikatzea izango da klubaren helburua.