Artea eta Giza eskubideak lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu dute
'Hegan' marrazkia, Andrea Ruiz Errekalderena, Katalina Erauso arte elkartekoa, 2020koa. Donostiako Udalak, Giza Eskubideetako atalaren bitartez, “Artea eta Giza Eskubideak lehiaketan parte hartzera gonbidatu ditu haur eta gazteak. 20. edizio honetan, Giza Eskubideen Adierazpenak 75 urte betetzen dituela baliatuta, haur eta gazteak komunitatearekiko eta gainerako pertsonekiko izan ditzaketen betebeharrei buruz hausnartzera gonbidatu dituzte, edozein marrazketa teknikaren bitartez.
Sei eta hemezortzi urte bitarteko haur eta gazte guztiek zabaldu zaie deialdia. Banaka edo taldeka parte hartzeko aukera dago, ikastetxeen, haurtxokoen, elkarteen, arte akademien eta abarren bitartez, edo modu librean. Lanak aurkezteko epea 2024ko urtarrilaren 30era arte luzatuko da, eta hurrengo helbidera bidali beharko dituzte:
Donostiako Udala: Giza Eskubideen atala Aiete pasealekua, 65
Aiete Jauregia 1. solairua
20009 Donostia
Sariak
Parte hartzaileen adinaren arabera, lau kategoria banatuko dira, epaimahai ofizialak aurre sailkapen bat egingo du, eta herritarrek ere kategoria bakoitzeko lanik hoberenak aukeratu ahal izango dituzte Giza Eskubideen webgunean. Lan guztien erakusketaz gain, “Bazen behin irudi bat…” liburuxka argitaratuko da, eta parte hartzaile guztiei banatuko zaie.

