Bera Berak irabazi egin du, eta Realak berdindu
Bera Berako jokalariak, Eldaren aurkako partidan. (Argazkia: Bera Bera) Bera Berak ligako bigarren jardunaldiko partida atzeratua jokatu zuen asteazken iluntzean Elda Prestigioren etxean, eta garaipenarekin itzuli da: 32-33. Horrela, bigarren garaipena jarraian eskuratu du talde donostiarrak, eta sailkapeneko hirugarren postuan dago, gora egiten jarraitu nahian.
Bestalde, Realeko neskek ere partida atzeratu bat jokatu zuten atzo, futbolarien grebarengatik atzeratutako ligako lehenengo jardunaldia, zehazki. Levante izan zuten aurkari etxean, eta 1-1 berdindu zuten. Synne Jensenek egin zuen txuri-urdinen gola 29. minutuan, eta Erikak valentziarrena 54.ean. Horrela, ligako zazpigarren postuan dago orain Natalia Arroyoren taldea.

