Greba feminista prestatzeko bilera irekia egingo dute gaur Egian
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikako Departamentuaren aurrean elkarretaratzea egin zuten irailean. (Argazkia: Mikel Elkoroberezibar) Azaroaren 30erako deituta dagoen greba feminista orokorra prestatzen jarraitzeko bilera irekia antolatu du Donostiako Asanblada Feministak gaur, hilak 5. Bilera Egiako Teila Fabrikan izango da, 17:30ean hasita.
Bileraren ondoren, Carolina Medinak eta Vanesa Fontanellazek hitzaldia emango dute. Biak Argentinako Casa Comunidad de Cordoba gizarte erakundeko aktibista feministak dira.


