Hiru ibilaldi gidatu antolatu dituzte urrian Artikutzan
Donostiako Udaleko Ingurumen Sailak hiru ibilaldi gidatu antolatuko ditu urrian, Artikutza ezagutzeko: hilaren 7an, 15ean eta 22an. Udalaren webgunearen bidez eman daiteke izena irteeretan, edo 679-61 30 16 telefonora deituz edo Whatsapp bidez idatziz.
Hilaren 7an Artikutzako trenbidea ezagutuko dute. 17an, Altuetara eta Goizarineko burdinolara egingo dute bisita, Artikutza mendebaldera. Azkenik, 22an Urdallueko bailaran barna ibiliko dira. Ibilbideei buruzko xehetasun gehiago udalaren webgunean kontsulta daitezke.
Irteerak 9:15ean hasiko dira Eskasetik, eta 13:30 inguruan bukatu. 6 urtetik beherakoentzat doakoa izango da, 6 eta 16 urte bitartekoek 2,09 euro ordaindu beharko dute, eta 16 urtetik gorakoek 3,14 euro.