Migranteentzako arropa gordetzeko lokal bat behar du Hiritarron Harrera Sareak
Hiritarron Harrera Sareak lokal bat behar du Donostian, herritarrek pertsona migranteentzat ematen dituzten arropak gorde eta banatzeko. Gogorarazi dutenez, neguak baliabiderik ez duten pertsonen egoera okertzen du, eta beharrezkoa dute lokal bat, arropa bertan banatzeko.
Azaldu dutenez, lokalak ez du oso handia izan beharrik, eta norbaitek lokalen bat libre badu, Hiritarron Harrera Sarearekin harremanetan jarri daiteke: recogidaciudadana@gmail.com helbidearen bidez, edo 662-54 09 67 (Ana) zenbakira deituta.
Ekarpen ekonomikoa
Halaber, Harrera Sareari ekarpen ekonomikoa egin nahi dionak honako bideak erabil ditzake horretarako:
-Transferentzia bidez, Kutxabank: ES44 2095 5013 7091 1957 7666
-Bizum: 00980