Musika festibalen ereduak eztabaidatuko dituzte Teila Fabrikan
Jon Urzelaik eta Nando Cruzek musika makrojaialdien inguruko kritika egiten duten bi liburu argitaratu dituzte denbora tarte gutxian. Horren harira, aurkezpen bira bat egiten ari dira hiri eta herri ezberdinetan. Balio Dute kolektiboak eta Teila Fabrikak elkarrekin antolatu dute Donostiako aurkezpena, hilaren 12an, 12:00etan Egiako Teila Fabrikan bertan.
Su festak (Susa, 2023): Musika jaialdiek Euskal Herrian izan duten egitekoa aztertu du Jon Urzelai Urbietak saiakera honetan, mende erdian, eremu globalean zein lokalean jazotakoak harilkatuz: Mairuelegorretako kobetatik hasi, Woodstocken errepliketatik igaro, eta Kobetamendiko zein Irisarriko zelaietara heldu
Macrofestivales. El agujero negro de la música (Ediciones Peninsula, 2023): Jaialdi handiak musika bera gainditzen duen fenomeno bihurtu dira, zuzenean itotzen laguntzen ez dutenean. Milaka milioi euro mugitzen dituzte, turismoa erakartzen dute, diru laguntzak eskatzen dituzte, markak zuritzen dituzte, artistak eta langileak esplotatzen dituzte eta publikoa arpilatzen dute. Hala ere, ez dago hiri handi edo txikirik berearen alde egiten ez duenik. Nando Cruzek gainezka egiteraino hazi den industria bat disekzionatzen du liburu honetan, eta bere historian eta zirrikituetan murgiltzen da, asteburu bukoliko horren atzean konfetiak, eskumuturrekoak, argiak eta kontzertuak daudela ulertzeko .

