Ondarretako pitzaduraren konponketa lanak bukatu ditu udalak
Udalak jakinarazi duenez, irail hasieran Ondarretako horman agertu zen pitzadura konpontzeko lanak amaitutzat eman ditu. Eduardo Txillida pasealekuaren aldeko horman agertu zen pitzadura.
Carlos Garcia Hiri Mantentze Lanetako zinegotziak azaldu duenez, konponketa lanak hasi zirenean, ikusi zen mareak eta olatuak hormaren oinarria higatzen hasiak zirela, eta behea jotzeko arriskua zegoela. Hori dela eta, 60 metro luze den irtengune bat egin dute hormaren behealdean, hormigoi armatuzko 90 metro kubiko erabilita.
Lanak irail amaierako marea biziak aprobetxatuz egin dute. Pitzadura konpontzeak 65.000 euroko kostua izan du.