Palestinaren aldeko elkarretaratzea egingo dute asteartean
Elkarretaratzea deitu du Euskal Herriko BDZ mugimenduak (Boikota, Desinbertsoa eta Zigorra), astearte honetan, hilak 10, 19:30etan bulebarrean, herri palestinarraren alde, Israelengandik jasaten ari den eraso bortitza dela eta.
Asteburuan, hainbat talde armatu palestinarrek Israeli eraso egin zioten, 1948tik egindako erasorik handienarekin, 700 bat hildako eraginez. Hamasek adierazi zuenez, azken urteotan Israelek egindako eraso guztiei erantzuna izan zen honakoa. Israelek gogor kritikatu zuen erasoa, eta gerra egoera deituta, Gaza bonbardatzeari ekin dio. Dagoeneko 400dik gora hildako daude, eta egoera larria da oso.
Nazioarteko BDZ mugimenduak gogor gaitzetsi ditu “Mendebaldeko gobernu kolonialak, beste behin ere, Israel apartheid-a modu hipokritan babesteagatik. Nazioarteko mugimenduaren iritziz, “kronologia engainagarria” egiten ari dira, indarkeria asteburuan hasi izan balitz salduz. “Hamarka da askotan zehar izan den, zapaltzailearen hasierako indarkeria koloniala ezkutatu nahi du”, salatu dute.
Honela salatu duten egoera: “Israelgo eskuin muturreko gobernuak, historiako arrazistena, fundamentalistena eta erradikalena, areagotu egin du bere garbiketa etnikoa, setioa, hilketak, askatasuna kentzea eta Gazako Zerrendan eta Zisjordanian okupatutako milioika palestinar indigenen eguneroko umiliazioa”.
BDZ mugimenduak urteak darama Hegoafrikan eragina izan zen estrategia aurrera eramaten saiatzen. Herrialde horretan apartheid-a desegin zuen borrokan frogatu zen bezala: “Boikot, Desinbertsio eta Zigorren taktiken bidez, zapalkuntza eta indarkeria oro amaitzeko nazioarteko elkartasunaren modu etiko eta estrategikoenak dira. Horrela bakarrik lortuko dugu askatasuna, justizia, berdintasuna eta duintasuna”.