Bentaberriko parkour parkea prest dago
Bentaberriko parkour parke berria. (Argazkia: Donostiako Udala) Donostia Kirola erakundeak bukatu ditu Bentaberriko kiroldegiaren ondoan hiriko lehenengo parkour parke bat eraikitzeko lanak. Parkourra kaleko elementu arkitektonikoak eta urbanistikoak gainditzean dantzan kirola da, saltoak eta bestelako mugimenduak eginez.
“Parkour zirkuitu honek 300 metro koadroko azalera du, eta hormigoi arkitektonikoz aurrefabrikatutako moduluen bidez egi da, granitozko akaberarekin, helduleku handiagoa izateko. Espazio osoa segurtasun zoladuraz babestuta dago, erortzean min ez hartzeko”, azaldu du Iñaki Gabarain Kiroletako eta Bizitza Osasungarriko zinegotziak. 151.174 euroko inbertsioa egin du udalak horretarako.
Bestalde, Gabarainek jakinarazi du, Urbabil enpresari adjudikatu dizkiotela parkour parkearen ondoan kalistenia parke bat eraikitzeko proiektua. 859 metro koadroko parkea izango da, eta 1.999,972 euroko inbertsioa egingo du udalak. Lanak egiteko epea hiru hilabetekoa izango da.

